XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laugarren partea

Adierazten dira artu bear diran Sacramentuac

M. Esan itzatzu Sacramentu Santuac... G. ¿Zer gauza dira Sacramentuac? E. Dira campoticaco ezagungarri batzuec Jesu-Cristo gure Jaunac ipiñiac, oien bitartez emateco guri bere grazia eta birtuteac.

G. ¿Zer gauza da Jaungoicoaren grazia? E. Guizona Jaungoicoaren seme orde, eta zeruaren jabe gai eguiten duan zeruticaco doai bat.

*G. ¿Eta nola deitzen da grazia au? È. Santificatzallea.

*G. Eta ¿badago beste modutaco graziaric? È. Bai, eguintzazcoac, laguntza edo inspirazioac deitzen diranac, zeñac gabe eziñ dezaquegun ez asi, ez jarraitu, eta ez bucatu ezer ere zeruraco bidean.

*G. ¿Zer birtute ematen dituzte Sacramentuac graziarequiñ batean? È. Batez ere iru, eta dira: Fedea, Esperantza eta Caridadea.

*G. ¿Nola eman deguiquigute grazia, campoticaco ezagungarriac?.